Ezagutu AKUALen fondo dokumental interaktibo berria
Giza eskubidea den urari, saneamenduari eta nazioarteko lankidetzei buruzko informazioa bilatzen, ikertzen edo idazten dugunean, oztopo berberarekin topatu ohi gara: datu sakabanatuak, web instituzional konplexuetan ezkutatutako araudiak eta irakurketa zailtzen duten PDF amaigabeak. Bilaketa hori errazteko eta erreferentzia-puntu argi eta eskuragarri bat eskaintzeko asmoz, AKUALen fondo dokumental interaktibo bat sortu dugu, gaurkotasuna kalitate handiko baliabideekin lotzeko pentsatua.
Zer aurki dezakezu bertan?
Araudia, politika publikoak eta Europako esparrua: Oinarrizko Europako zuzentarauak (hala nola ur-esparruaren Zuzentaraua edo kontsumoari eta berrerabilerari buruzko arauak), azterketek eta gida teknikoek babestuak.
Ur-eskubidea eta saneamendua: Legebiltzarreko nazioarteko eskuliburuak, Nazio Batuen ebazpen historikoak eta herritarren ekimenen jarraipena.
Gobernantza eta aldaketa klimatikoa: Europako Ingurumen Agentziaren txostenak, klima-erresilientziari buruzko azterlanak eta 6. Garapen Jasangarriko Helburua (GJH) betetzearekin zuzenean lotutako baliabideak.
Lankidetza, genero eta haurtzaroa: Ur-kudeaketa giza eskubideekin eta komunitate zaurgarrienganako eragin zuzenarekin lotzen duen zeharkako dokumentazioa.
Zeri erantzuten dio eta zertarako balio du?
Ikerketa eta lanak dokumentatzeko: Lege-testuetara, ebazpen ofizialetara eta estatistika kontrastatuetara zuzenean sartzea ahalbidetzen du, hainbat webgunetan denborarik galdu gabe.
Komunikatzeko eta sentsibilizatzeko: Datu fidagarriak, testuingurua duten albisteak eta gizarte-sentsibilizazioko kanpainak zein prentsa-oharrak oinarritzeko multimedia baliabideak eskaintzen dizkizu.
Prestakuntza-jarduerak diseinatzeko: Jasangarritasunaren arloko espezializazio-maila desberdinetara egokitutako material didaktikoak, ikastaroak eta gida praktikoak iragaztea ahalbidetzen du.
Eguneratuta egoteko: Ur-kudeaketari buruzko munduko azken berrikuntzak modu intuitibo eta bisualean biltzen dituen erakusleiho bizia da.
Nore zuzenduta dago eta zergatik interesatu dizuke?
Iasle edo ikertzailea bazara: Interesgarria zaizu plataforma bakar batean iturri nagusiak, Europako araudiak eta NBEren zuzentarau orokorrak zentralizatzen dituelako, datu-base akademikoetan edo web instituzional sakabanatuetan orduak bilatzen ematea aurreztuz.
Komunikazioan eta marketing sozialean lan egiten baduzu: Interesgarria zaizu inpaktu handiko albisteen jario etengabea, testuinguru kontrastatuak eta sentsibilizazio kanpainak edo prentsa-oharrak zorrotz oinarritzeko prest dauden multimedia baliabideak eskaintzen dizkizulako.
Irakasle edo hezitzailea bazara: Interesgarria zaizu nazioarteko erakundeen prestakuntza-gidak, eskuliburuak eta tresna didaktikoak uren iraunkortasunaren eta giza eskubideen inguruan biltzen dituelako, hezkuntza-materialak sortzea erraztuz.
Aktibista bazara edo GKE bateko kide bazara: Interesgarria zaizu lege-esparruen, ebazpen historikoen eta Garapen Jasangarriko Helburuen (6. GJH) aurrerapenaren jarraipen zuzena egitea ahalbidetzen dizulako, zure aldarrikapenak babesteko.
Erabilerari buruzko ohiko galderak
Zer formatu eta dokumentu mota kontsulta daitezke?
Araudi ofizialak, Europako zuzentarauak eta erregelamenduak, agintarientzako eskuliburu praktikoak, UNITAR edo EME bezalako erakundeen online ikastaroak eta prentsa-ohar espezializatuak aurkituko dituzu.
Nola aurkitzen da informazioa azkar?
Bere diseinu interaktiboari esker, fondoak baliabideak modu intuitiboan iragazteko aukera ematen du, ardatz tematikorik, argitalpen-urtearen, erakunde igorle motaren edo hizkuntzaren arabera.
