Erakundeen arteko lankidetza programa Ertamerika - Euskadi
AKUAL ur eta saneamendu arloko garapenerako lankidetzako programa da. Bertan, parte hartzen dugu lankidetzako euskal erakunde publikoek eta El Salvadorreko, Costa Ricako eta Euskadiko ur erakundeek.
Akual programa
Ekimen honek elementu berriak biltzen ditu, hala nola: Euskadiko lankidetzako eta ur-erakundeen arteko koordinazioa; Euskadi-El Salvador-Costa Rica lankidetza tekniko triangeluarra, eta El Salvador eta Costa Rica arteko Hegoa-Hego lankidetza.
Programaren bidez, erakundeen eta askotariko eragileen arteko koordinazioa bultzatu nahi dugu, erantzunkidetasuneko ikuspegi batetik garapenerako lankidetza egiteko beste modu batzuk aztertzeko. Ezagutzak modu horizontalean trukatzearen aldeko apustua egiten duen lankidetza, ikaskuntza eta elkarrekiko onura bilatzen dituena. Hori guztia pertsonen eta planetaren garapen jasangarriari laguntzeko.
Lankidetza teknikoko esperientzia
2018an hasi ginen lehen fasea ezartzen eta bi osagai izan zituen:
- Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados de El Salvador (ANDA) erakundea azpiegitura bat eraiki zuen Anamorós eta Yucuaiquin udalerrietako herritaren ura eta saneamendurako giza eskubidea bermatzeko.
- ANDA eta Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados (AyA) erakundeen kudeaketa tekniko, operatibo eta finantza-gaitasunak indartu genituen. Esperientzia trukeak egin genituen Euskadi, El Salvador eta Costa Ricako ur-erakundeetako kudeatzaileen eta teknikarien artean.
Eragile parte-hartzaileek lehen fasearen balorazio positiboa egin ondoren, AKUAL programak bigarren fasearekin jarraitzen du 2021-2024 aldirako.
- El Salvadorreko Jocoro udalerrian azpiegitura bat eraikiko da.
- Lankidetza teknikoko eta erakundeak indartzeko lanean jarraituko dute ANDA-k eta AyA-k, eta beste herrialde batzuk batuko dira Foro Centroamericano y República Dominicana de Agua Potable y Saneamiento (FOCARD-APS) erakundearen bitartez.