2020ko urriak 11
Irailaren 29an eta urriaren 10ean, AKUALek Uraren Kudeaketa Komertziala Indartzeko Esperientziak lemapean bi truke jardunaldi egin zituen, Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados (AyA) , Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados de El Salvador (ANDA), Consorcio de Aguas de Bilbao Bizkaia (CABB) eta Aguas Municipales de Vitoria (AMVISA) talde teknikoen partehartzearekin.
El Salvadorreko, Costa Ricako eta Euskadiko ur- eta saneamendu-operadoreetako dozena bat teknikarik parte hartu zuten bi lan-jardunaldietan eta uraren kudeaketa komertziala hobetzeko gai nagusiak jorratu zituzten; hala nola, fakturazio-erregistroak, bezeroari buruzko informazio-sistema (CIS gazteleraz), neurgailuen irakurketaren kudeaketa eta ihesak eta iruzurrak garaiz detektatzeko sistemak.
COVID-19 pandemiak ezarritako mugigarritasun-murrizketak medio, bi topaketak modu birtualean egin ziren, helburu nagusi batekin: ur- eta saneamendu-enpresen gaitasunak indartzeko elkarlanean jarraitzea Euskadi- Ertamerikaren arteko lankidetza triangeluarraren bidez. Hots, AKUAL programak 2018az geroztik sustatzen duen lankidetza eredua.