Euskadik aholkularitza teknikoa eman eta ur eta saneamenduko azpiegiturak hobetuko ditu Erdialdeko Amerikan

Lankidetzako eta uraren euskal erakundeek uraren eta saneamenduaren arloko erakundeen arteko ekimena antolatu dute, Erdialdeko Amerikako erakunde pareekin, laguntza teknikoa emateko El Salvadorren eta Costa Rican eta El Salvadorren azpiegiturak hobetzeko.

Programa hiru urtean gauzatuko da, eta 1,85 milioi euroko aurrekontua izango du. Horietatik, 1,36 milioi euro euskal erakundeek emango dute.

Programa Euskadiko Garapenerako Lankidetzako Erakundeen arteko Batzordearen barruan sortu zen.

Euskadiko lankidetzako eta uraren erakundeek erabaki dute indarrak batzea, Erdialdeko Amerikan uraren eta saneamenduaren arloko lankidetzako programa abian jartzeko, El Salvadorreko eta Costa Ricako erakunde pareekin antolatuta. El Salvadorreko eta Costa Ricako erakunde pareekin antolatuta. Ekimena aitzindaria da; izan ere, Euskadik, El Salvadorrek eta Costa Ricak esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzen lankidetzan jardungo dute, eta prestakuntza-ekintzak eta lankidetza teknikoa garatuko dituzte. Gainera, programaren bidez, uraren eta saneamenduaren azpiegiturak hobetuko dira Anamorós eta Yucuaiquín (El Salvador) udalerrietan. Ekimen hori datozen hiru urteotan gauzatzeko, 1,85 euro bideratuko dira, eta, horietatik, 1,36 milioi euro Euskadik emango ditu. Ekimen hori datozen hiru urteotan gauzatzeko, 1,85 euro bideratuko dira, eta, horietatik, 1,36 milioi euro Euskadik emango ditu.

Uraren eta Saneamenduaren arloko Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko Lankidetzarako Erakundeen arteko Programa hau gaur eguerdian aurkeztu dute, Lehendakaritzaren egoitzan, ekimenean parte hartzen duten Euskadiko eta Erdialdeko Amerikako erakundeen arteko lan-tailerra amaitzean.

Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak nabarmendu du programa horren bidez “lankidetzan egiteko modu berrien aldeko apustua egin nahi izan dela, non erakunde publikoek eginkizun sustatzailea baitute, eta ez bakarrik finantzatzailea”. Bestalde, Nekane Zeberiok, Euskal Fondoaren ordezkaritzanproiektuaren ildo nagusiak azaldu ditu, eta Jaione Arreguik, Aguas Municipales de Vitoria S.A. (AMVISA) erakundeko presidentea, Euskadiko eta Erdialdeko Amerikako erakundeen artean “horizontaltasunaren, adostasunaren, ekitatearen eta elkarrekiko onuraren printzipioetan oinarritzen” den lankidetza teknikoa sustatzea helburu duen erakundeen arteko ekimen hau garatzeko sortu den antolaketaren balioa nabarmendu du. Azkenik, El Salvador eta Costa Ricako ordezkariek ekimen honen oso balorazio positiboa egin dute; beren ustez Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko elkarrekiko ikaskuntza eta beren herrialdeetako ur- eta saneamendu-zerbitzuen babesa hobetzea ekarriko ditu.

ERAKUNDE ETA ENTITATE SUSTATZAILEAK

Programa honetan, honako erakunde hauek parte hartzen dute: Euskaditik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA), Uraren Euskal Agentzia (URA), Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala, Bilboko Udala, Aguas Municipales de Vitoria S.A. (AMVISA) eta Euskal Toki Erakunde Kooperanteen Elkartea (EUSKAL FONDOA); Erdialdeko Amerikatik, El Salvadorreko Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados (ANDA) eta Costa Ricako Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados (AyA).

EKIMENAREN HELBURUA

Ekimen honen helburua, Euskadiko Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordean sortu den akordioarena, bikoitza da. Batetik, El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquín udalerrietako uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bermatzen lagundu nahi da; eta, bestetik, Costa Rican eta El Salvadorren uraren eta saneamenduaren zerbitzuen estaldura kudeatzeko eta hobetzeko gaitasunak sendotzea planteatzen da, lankidetza teknikoko modalitateen bitartez.

Lehen lan-ildoa dela eta, nabarmendu behar da El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquín udalerrietako edateko uraren eta estolden hiri-zerbitzuek ez dutela landa-eremua hartzen. Horrela, programa hau abian jarri eta azpiegituretan inbertitzean, Yucuaiquín udalerriko biztanleen erdia (2.300 pertsona) baino gehiagoren bizitza hobetzea aurreikusten da, saneamendu-zerbitzura jo ahalko dute eta. Anamorós udalerrria dela eta, erakundeen arteko lankidetza-programak eragina izango du 1.700 pertsona baino gehiagoren eguneroko bizitzan.

Bigarren lan-ildoa dela eta, programaren helburua da El Salvadorreko Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados-en (ANDA) eta Costa Ricako Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados-en (AyA) gaitasun teknikoa sendotzea, eta, horretarako, Erdialdeko Amerikako erakundeen eta Euskadiko uraren erakundeen artean esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea.

PLANGINTZA TAILERRA

Tartean diren erakundeek, bai Euskadikoek, bai Erdialdeko Amerikakoek, asteon, plangintza-tailerra egin dute, lankidetza teknikoko lehentasunak ezartzeko eta jarduteko lehen plana prestatzeko. Topaketa ekainaren 5aren eta 7aren bitartean izan da, Vitoria-Gasteizen, erakunde finantzatzaileen laguntzarekin eta SABES – Saneamiento Básico, Educación Sanitaria y Energías Alternativas Erdialdeko Amerikan programa bideratzeko erakundearen lankidetzarekin.