Ura ponpatzeko azpiegitura berria zabaldu dute Jocoron El Salvadorreko korridore lehorrean

Jocoro, El Salvador, 2023ko abenduak 18

Abenduaren 18an, AKUALeko ordezkariek, Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados de El Salvador (ANDA) eta Jocoroko udal-agintariek edateko ura ponpatzeko instalazioa zabaldu zuten Jocoron. Ur azpiegitura AKUAL Programaren baitan eraiki da eta udalerriko 500 familiatik gora urez hornituko ditu, euren hura eskuratzeko giza eskubidea bermatuz eta bizi-baldintzak hobetuz.

Proiektua garatzeko hitzarmena 2021eko azaroaren 30ean sinatu zen, eta 2022ko otsailean lehenengo harria jarri zuten. Azpiegitura mugarria da udalerriarentzat, eta udal gobernuaren laguntza jaso du. Egindako lan nagusiak hauek izan dira: bi putzu zulatu, 250 metro kubiko biltzeko edukiera duen ur biltegia eraiki eta Jocoroko sareraino dagoen tangaren artean 2.9 kilometro linea aduktorea instalatzea.

Sareak kalitatezko ur-hornidura bermatuko die 5 mila biztanleri, haietatik % 55 emakumeak.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.