El Salvador, 2021ko ekainak 25
La Union ekialdeko departamenduan, El Salvadorren, dauden Yucuaiquín eta Anamoros udalerrietako familiek edateko ura jasotzen dute iada beren etxeetan, egunean 4 orduz ura ponpatzen duen azpiegiturari esker. Hala, Nazio Batuen Batzarrak 2010 urtean uraren giza eskubidea bermatzeko ezarri zuen 100 litro ur pertsonako eta eguneko ur hornidura estandarra bermatzen da. Azpiegitura eraikita, bi udalerriek kalitatezko ura jasotzen dute herrialdeko hiriburutik 190 km-ra.
Eraikuntza-prozesua AKUALek eta Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados de El Salvador (ANDA) lekuko erakunde bazkideak bultzatu dute eta Yucuaiquín eta Anamorosko alkateekin, ikastetxeekin eta komunitate-ordezkariekin elkarlanean aritu dira. Prozesuan zehar, parte-hartze aktiboa izan dute ere komunitateko kideek, hondakin solidoen erabilera egokiari eta ur-iturrien babesari eta instalazioa eraikitzeko prozesuan egin diren baso-berritzearen garrantziari buruzko 14 tailerrekin bat eginez.
Zehazki, ponpaketa-instalazio integral bat eraiki da honako osagaiekin: ponpaketa-txabola, ponpaketa-zisterna, klorazio-etxea, hobi septikoa, putzu laburtzailea eta burdina eta manganesoa ezabatzeko araztegia. Azpiegiturari esker ura eskuratzeko giza eskubidearen alde egiten duten nazioarteko arautegia betetzen da. Hala nola, gizakien edateko ura eskuratzeko eskubidea. Osasungarria, onargarria, fisikoki irisgarria eta eskuragarria den ur hornidura, alegia.