AKUALen kronologia
Infografia honek AKUAL programaren bilakaera jasotzen du 2018an abiatu zenetik gaur egungo fasera arte, Euskadi eta Erdialdeko Amerikaren arteko lankidetza publikoaren mugarri nagusietako batzuk erakutsiz, ura eta saneamendua giza eskubide gisa sustatzeko helburuarekin.
Urte hauetan zehar, AKUALek azpiegituretan egindako inbertsioa, erakundeen indartzea eta ur-operadore publikoen arteko truke teknikoa uztartu ditu, edateko uraren eskuragarritasuna hobetzeko, gaitasunak sendotzeko eta lurraldeen arteko lankidetza-sare iraunkor bat finkatzeko.
Denboralerro honek programaren hazkunde progresiboa ere erakusten du: El Salvadorren egindako lehen jarduketetatik hasi, irismenaren zabalkundea eta genero-ikuspegiaren integrazioa barne hartu, eta ikaskuntza partekatuan, erakunde publikoen arteko aliantzan eta zerbitzuen jasangarritasunean oinarritutako lankidetza deszentralizatuaren nazioarteko aitortzaraino.